Categorías: albisteak-berriak

Mikel Jauregi Industriako sailburua Confebaskekin bildu da Euskadiko enpresen egoera aztertzeko

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak lan-gosaria egin du Confebaskeko zuzendaritzarekin eta haren kontseilu nagusiko enpresa-lider askorekin. Harekin batera izan dira Tamara Yagüe Confebaskeko presidentea, Eduardo Arechaga Confebaskeko zuzendari nagusia, Andoitz Korta Industria Sustapeneko sailburuordea eta Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordea.

Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzak enpresa- eta industria-arloan finkatu dituen ekintza-ildo nagusiak aurkeztu ditu sailburuak, eta bertatik bertara entzun ahal izan ditu Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek ziurgabetasun ekonomiko orokorreko egungo egoera honetan dituzten aukerak eta erronkak. Bilera hori Industriaren Defentsarako Taldeak enpresekin ezarritako entzute aktiboko prozesuaren barruan kokatzen da —talde hori joan den otsailean eratu zen eta Confebaskek parte hartzen du taldean—.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

11 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

11 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

11 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

1 día hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

1 día hace