25_0194 Ugao-Miraballesen atxilotu dute etxe batean indarrez sartzeagatik, txalet batean leiho bat hautsita sartu ondoren
Prentsa Zerbitzua
2025-03-18
Ertzainek, 41 urteko gizon bat atxilotu dute Bizkaiko Ugao-Miraballes herrian, etxe batean indarrez sartzearen delitua leporatuta. Atxilotua leiho batetik sartu zen bizitza bateko etxe batean, eta gero lo geratu zen sofa batean.
Atzo, astelehena, 14:15 aldera, alarma-zentral bateko abisua jaso zuen Ertzaintzak. Ertzainak Ugao-Miraballesko txalet batean zer gertatzen ari zen egiaztatzera hurbildu ziren, itxura zenez norbait sartu baitzen barruan. Udaltzaingoak jakitera eman zuzenez, jabea aldi baterako etxetik kanpora zegoen.
Patruilak ikusi zuen leiho bateko burdin sarea manipulatuta eta kristala hautsita zeudela. Jabearen gertuko pertsona batek ireki zien atea ertzainei, eta hauek gizon bat aurkitu zuten sofa batean lo. Gizonaren gauzen artean hainbat erreminta, hala nola bihurkinak, hodi-barra bat eta giltza ingelesak zituen motxila bat zegoen.
Gizona etxean indarrez sartzearen delitua leporatuta atxilotu zuten, eta gaur, asteartea, goizean, Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri dute.
25_0776 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeiako Parke Naturalean istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute Euskadiko…
Ertzaintzako agenteek 35 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, igandea, goizaldean Bilbon, Abando auzoan izandako…
25_0773 Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldeak Mungiako Tallu Mendizale Kirol Klubeko mendiko larrialdi-lantegian…
Bilboko Ertzain-etxeko Ondarearen Arloko Delitu Informatikoen Atalak 4.988,29 euroko iruzur bat blokeatu du. Iruzurgileek, telefono-dei…
Iaz, guztira, Ertzaintzako 444 agente jubilatu ziren, 391 gizon eta 53 emakume. Segurtasun Sailak omenaldia…
25_0770 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiartzunen, Arditurri meatze-gunean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko…