Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, gaur goizean Ordiziako Artzai Egunaren ospakizunean esan duenez, «gaur artzaintza bizi-proiektu, ahalegin, iraunkortasun eta duintasun handiz egiten dutenei egiten diegu omenaldia».
«Garai arraroak bizi ditugu, non fokuek bizi-ereduetara jotzen duten, eta horiek, askotan, zerikusi gutxi dute ahaleginarekin, naturarekiko loturarekin, eguneroko diziplinarekin edo belaunaldietan zehar metatutako jakintzarekin» adierazi du Sailburu Barredok.
«Artzain-lanbidea ez ezik, lehen sektoreko eta beste gremio batzuetako beste hainbat lan ere aldarrikatzen ditut. Ezagutzan eta ingurunearekiko orekan oinarritzen diren lanbideak dira. Kontakizuna, komunitatea eta etorkizuna eraikitzen duten lanak dira. Horrek guztiak honaino iristeko eta garenak izateko aukera eman digu. Badakigu belaunaldien arteko erreleboa dela lehen sektorearen erronka handienetako bat.
«Belaunaldien arteko errelebo horretarako gure inbertsioa 25 milioi eurokoa da datozen hiru urteetarako, eta datozen hamar urteetan 1.250 gazte sektorean sartzea du helburu. Horietako asko artzainak izan daitezke, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Gomiztegiko Artzain Eskolaren laguntzarekin», adierazi du Barredok.
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…