Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzaren Osasun Aholkuak 15 urte bete ditu modu ez-presentzialean artatzen osasun-kontsultak eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak

  • Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan ematen du zerbitzua 900 20 30 50 telefonoak, eta, iaz, 220.000 dei baino gehiago jaso zituen
  • Gaur egun, Osasun Aholkuan erizaintzako 29 profesional daude plantillan
  • Pandemian zehar, kanal hori erabili zen COVIDarekin lotutako kontsulta guztiei arreta emateko, eta, garai hartan, egunean 10.000 dei inguru izan zituzten

Osakidetzako Osasun Aholkuak 15 urteko ibilbidea bete du. Erizaintzako profesionalek herritarrei arreta ez-presentziala emateko zerbitzuaren eginkizunari eusten dio, beraz. Iaz 220.000 dei baino gehiago jaso zituen; horietatik, gehienak, osasun-arazoen aurrean gomendioak behar dituzten edo gaixotasun kronikoren bat duten pertsonek eginak.

Zerbitzua 2010eko ekainean sortu zen autozainketa sustatzeko, pazientea ahalduntzeko eta urruneko laguntza sanitarioa emateko helburuarekin.  Hasieran 10 erizain zegoen zerbitzuan, baina plantilla handituz joan da, eta orain erizaintzako 29 profesional daude. Denak ere, 900 20 30 50 telefonoaren bidez jasotako deiei erantzuten aritzen dira, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

Lanean emandako urteetan, Osasun Aholkuak erakutsi du telefono bidezko arreta estrategia baliagarria dela paziente kronikoen etxeko jarraipena egiteko, kudeaketa partekatua egiteko. Are gehiago, erizainek hasitako telefono bidezko jarraipenak informazio-truke egokia ahalbidetzen duela ikusi da, aholkua eta heziketa sanitarioa emateko, sintomak maneiatzeko, konplikazioak goiz antzemateko eta pazienteei laguntza emateko, jarraitutasun asistentziala bermatuz.

OSASUN AHOLKUAREN FUNTZIOAK ETA LAN-ILDOAK

Osakidetzako Osasun Aholkuak dei hauek har ditzake:

  • 900 20 30 50 zenbakian jasotzen diren deiak; hau da, sintoma baten inguruan sortzen den kontsultagatik izan daitezke (horretarako triajea egiten da, protokoloei jarraiki), edo bestela, osasunari lotutako edozein gairi buruzko zalantzagatik (jaioberri osasuntsuaren zainketak, txertaketa, proben prestaketa, etab.).
  • Eusko Jaurlaritzako gizarte-zerbitzuekin lankidetzan, eta BETION bidez, Teleasistentzia zerbitzutik datozen deiak.
  • Azken egunetako egoeran dauden pertsonen deiak.
  • Duela gutxiko suizidio-ahaleginaren kodea (DGSAK) duten pertsonen jarraipena.

Osasun Aholkuak paziente kronikoen jarraipena ere egiten du, telemonitorizatutakoak nahiz telemonitorizatu gabekoak. Horrela, pazienteei jarraitutasun asistentziala bermatzen zaie, artatzen dituzten erreferentzia-taldeen ordutegitik kanpo ere.

Gainera, Osasun Aholkutik beste programa batzuekin ere aritzen dira lankidetzan. Honako hauekin, besteak beste: tabakoa erretzeari uzteko programa, adikzioena, iktusarena eta ingresu gabeko kirurgiaren osteko jarraipenarena.

PANDEMIAN IZAN GENUEN TELEFONOA

Gogoan izan behar da Osasun Aholkuaren 900 20 30 50 telefonoa erabili zela COVID-19arekin lotutako kontsulta guztiei arreta emateko pandemiako jarduera handieneko uneetan. Garai hartan, egunean 10.000 dei baino gehiago jasotzen zituzten bertan.

Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan lortu zen lehenengoz telefono espezifiko bat ezartzea, beste erkidegoetan artean horrelakorik ez zegoela. Pandemiaren lehen egunetatik Epidemiologia Zerbitzuekin lan-zirkuituak ezarri ziren, kasu susmagarriren bat detektatzen zenerako.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

2 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

2 horas hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

2 horas hace

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

8 horas hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

8 horas hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

1 día hace