Categorías: albisteak-berriak

Etxebizitza turistikoetan iruzurraren aurka borrokatzeko tresna berriak azaldu ditu Javier Hurtado sailburuak

Turismo Sailak errekerimendu bat ireki dio AirBnB-ri bere webgunetik 700 iragarki kentzeko erregistro-zenbakirik ez dutelako

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok agerraldia egin du Legebiltzarrean, Leihatila Bakarraren erregistro berriari buruzko galdera bati erantzuteko, uztailaren 1ean indarrean sartuko den Errege Dekretuaren esparruan. Bere hitzaldian azpimarratu duenez, tresna berri horrek erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen gaineko kontrola indartuko du, eta Eusko Jaurlaritzak iruzurrik gabeko turismo jasangarri baten alde duen estrategian txertatzen da.

“Sailak denbora darama trantsizio horretarako prestatzen, gure jarduteko moduan ohikoa den bezala: lankidetzan, koordinatuta eta kontrol zorrotzeko eta jasangarritasuneko politikak gidatuta”, adierazi du sailburuak. Iraupen Laburreko Alokairuen Europako Araudia betez, Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak Errentamenduen Leihatila Digital Bakarra jarri du abian. Plataforma hori Erregistratzaileen Elkargoaren bidez kudeatzen da, eta turismo-arloan eskumena duten administrazioekin informazioa trukatzeko gune gisa balioko du, eta turismo-etxebizitza guztiak behartuko ditu Estatuko erregistro berri batean inskribatzera.

Sailburuak gogorarazi du Euskadik baduela bere Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroa (REATE), Turismo Legeak eta dagokion dekretuak arautua, eta nahitaezkoa izaten jarraituko duela. Horrela, Euskadin jardun nahi duen edozein etxebizitza turistikok REATEn agertu beharko du, baita Erregistro Bakar berrian ere, online plataformetan iragartzen bada.

Ildo horretan, Sailak komunikazioak bidali dizkie dagoeneko etxebizitza eta logela turistikoen titular guztiei, ez-betetzearen ondorioez ohartarazteko. “Plataforma digitaletan erregistro-zenbakia eguneratzen ez badute, zehatu ahal izango dituzte, baita jarduera eten ere”, azaldu du Hurtadok. Nabarmendu du leihatila bakarra berehala abian jartzeak ez duela kontrol-ekintzak geldiaraztea ekarri. “Legez kanpoko iragarkiak kentzeko plataformekin negoziatzen jarraitzen dugu. Batzuek laguntzen dute, beste batzuek ez. Eta nahiz eta orain arte ezin izan ditugun plataformak zuzenean zehatu muga juridikoengatik, hori aldatu egingo da Europako erregelamendu berriarekin”, adierazi du.

Bestetik, iragarri du Eusko Jaurlaritzak errekerimendu bat bidali diola Airbnb-ri erregistro-zenbakirik gabeko 700 iragarki kentzeko. “Kentzen ez badituzte, kontsumo-araudian oinarritutako zehapenak aplikatuko ditugu. Iruzurrari aurre egiteko ahalik eta tresna gehien erabiltzen jarraituko dugu”, ziurtatu du.

Azkenik, bere sailak erakundeen arteko lankidetzarekin duen konpromisoa berretsi du. “Udalekin, aldundiekin, Etxebizitza Ministerioarekin eta Kontsumo Ministerioarekin lanean jarraitzen dugu, kontsumitzaileen eskubideak babesteko eta lehia desleiala geldiarazteko. Euskadik helmuga turistiko jasangarria izaten jarraitzeko bide guztiak arautzen eta aztertzen jarraituko dugu ”, esanez amaitu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

5 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

5 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

5 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

23 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

23 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

23 horas hace