Categorías: albisteak-berriak

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-proiektuaren idazketa esleitu du

Sede del Gobierno Vasco, Lakua

 Azterlanak 170.000 euroko aurrekontua eta lau hilabeteko egikaritze-epea ditu

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Eptisa-Cinsa ingeniaritza-enpresari esleitu dio Gasteizko Alaba Jenerala eta Independentzia kaleen urbanizazioaren eraikuntza-proiektuaren idazketa lana.

Lanek 170.000 euroko aurrekontua eta 4 hilabeteko egikaritze-epea dute, eta barne hartzen dute alternatiben azterlan bat egitea elementu guztiak tartearen egungo egoerarekin alderatuta sakonago integratuko dituen urbanizazioari ekiteko, zerbitzuak eta hiri-altzariak birjartzea edo birkokatzea barne, kalearen iragazkortasuna hobetzeko eta tranbiak ematen duen garraio publikoaren eta ibilgailuen mugikortasunaren (merkantziak, hiri-autobusak eta inguruan bizi direnen ibilgailu pribatuak) arteko bizikidetza sustatzeko.

Tranbiaren plataformaren zoladurarako soluzio berriak homogeneoa izan beharko du oro har, bai ezaugarri teknikoei bai estetikari dagokienez, behar bezala erabiltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren baldintzak bete beharko ditu, eta plataformaren gainetik doan ibilgailuen zirkulazio astunari behar bezala eutsi beharko dio. Era berean, ibilgailuen trafikoak eta tranbiak partekatutako galtzadaren eta oinezkoentzako espaloiaren artean dagoen drainatze-sistema hobetzeko aukerak aztertuko dira.

Jarduketa hori ETSk eta Vitoria-Gasteizko Udalak sinatutako hitzarmenaren emaitza da. Hitzarmen horren bidez, Legebiltzarreko tranbiaren geltokiaren eta Independentzia eta Bakea kaleen arteko bidegurutzearen arteko tartea sakon eraberritu nahi da, iragazkortasuna eta tranbiaren trazaduraren hiri-integrazioa hobetzeko. Hitzarmen horren zenbateko ekonomikoa ETSk jarriko dituen 2,5 milioi eurokoa da, eta proiektuaren idazketa eta obren gauzatzea hartzen ditu barne.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira

26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira Gizon bat atxilotu…

45 minutos hace

26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak

26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak Irunen agertutako gorpu bat…

45 minutos hace

Donostiako Udalak Bretxako plaza berriari eguzki-lore forma eman dio donostiarren topaleku izan dadin

Hiriko leku berri hau Javier Zubiria arkitekto donostiarrak proiektatu du eta inguruko agenteekin lanean ari…

4 horas hace

Donostian lehen aldiz egingo da Espainiako Zuhaitz-Igotze Txapelketa

Apirilaren 29tik maiatzaren 2ra izango da Cristina Enea parkean Lehen aldiz, Donostian ospatuko da Zuhaitzak…

4 horas hace

Aldatzen doan lana: erronak psikosozial berriak

Apirilaren 28a Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna da. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) -Laneko Segurtasun…

4 horas hace

Inhabilitación y prisión para un ertzaina por sustraer 40 euros de una multa de tráfico

La justicia vasca ha confirmado la pena de dos años de cárcel y tres de…

4 horas hace