Categorías: albisteak-berriak

Untzillaitx mendian erorikoa izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute


25_0591 Untzillaitx mendian erorikoa izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute

Untzillaitx mendian erorikoa izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute

Prentsa Zerbitzua

2025-09-06

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 30 urteko gizon bat erreskatatu dute gaur goizean Untzillaitz mendian kirol-jarduera bat egiten ari zela erori ostean.

Gaur goizeko hamarrak aldera, pertsona bat Mañarian dagoen Untzillaitz mendiaren hegoaldeko aurpegian eskalatzen ari zela erori dela ohartarazi diete Larrialdi Zerbitzuei. Antza denez, eskalatzailea 8 metroko altueratik erori da eta hainbat lesio zituen.

Zaintza eta Erreskate Unitateko ertzainak ez ezik, Iurretako suhiltzaileak eta Osakidetzako anbulantzia bat ere bertaratu dira zaurituari laguntzeko. Bertara lurrez iristeko zailtasunak zirela eta, Ertzaintzaren helikopteroan eraman behar izan dute biktima Iurretako polizia-basera, anbulantzia zain baitzuen zauritua Gurutzetako ospitalera eramateko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

14 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

17 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

23 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

23 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

23 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

2 días hace