Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak kanpaina bat hasi du enpresa berriak Arbitrajeko Euskal Sistemara atxiki daitezen. Kontsumoko Euskal Institutuaren helburua da 450 enpresa berri arbitrajera atxikitzea lortzea.
Urtero, kanpaina hau sektore desberdinetara bideratzen da. 2025ean, honako hauek dira Kontsumobideren xede-sektoreak:
Oraingo honetan, Kontsumobidek bere jarduera komertziala online garatzen duten enpresetan eragin nahi du bereziki.
Kontsumobideko zuzendari Tontxu Rodríguezek arbitrajearen bidearen garrantzia azpimarratu du: “kontsumo-gatazka baten aurrean, produktu edo zerbitzu bat saldu digunarekin desadostasuna sortzen bazaigu, arbitrajea da kontsumitzailearentzat sistemarik onena gatazka horien aurrean. Bizkorra, doakoa eta inpartziala da. Enpresentzat ere onurak eskaintzen ditu eta kalitatearekin eta pertsonekin duen konpromisoa indartzen du. Biziki gomendatzen diet arbitrajera atxikitzen diren enpresei eta atxikitako enpresak identifikatzen dituen bereizgarria bilatzen duten kontsumitzaileei”.
Kanpaina hiru euskal hiriburuetan eta hiru lurralde historikoetako herri jendetsuenetan egingo da. Gaur egun, 17.000 enpresa baino gehiago daude arbitraje-bideari atxikita.
Arbitraje-sistema gatazkak konpontzeko borondatezko sistema da, auzibidearen ordezkoa. Sistemara atxikitzea borondatezkoa da, baina arbitrajea onartu ondoren bere ebazpenak nahitaez bete behar baitira.
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…