Categorías: albisteak-berriak

Bi atxilotu Galdakaoko bizitza bateko etxe batean indarrez sartzeagatik

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte goizaldean, Galdakaoko bizitza bateko etxe baten barruan harrapatu ondoren.

Bart gauerdian, pertsona batek SOS Deiak 112ra deitu du Galdakaoko Olabarrieta auzoan dagoen eta une horretan hutsik zegoen aita-amaginarreben etxean indarrez sartu direla esanez, instalatuta zuten zaintza-kamera deskonektatu egin dutela konturatu baitira.

Bertaratu diren patruilek ikusi dute etxean argi bat piztuta zegoela, eta barrura sartu direnean bi gazte aurkitu dituzte etxearen goiko aldean.  Horren aurrean, susmagarriak atxilotu dituzte etxebizitza bortxatzearen delitua leporatuta.

Atxilotuak, 21 eta 19 urtekoak, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte dagozkion eginbideak amaitu ondoren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0299 Gizon bat atxilotu dute Donostian pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan, hilketa saiakera egotzita. Antza denez,…

1 hora hace

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

13 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

13 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

13 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

1 día hace