Categorías: albisteak-berriak

Gasteizen atxilotu dute ertzain batzuei gerriko batekin oldartu ondoren

Ertzainek gazte bat atxilotu zuten atzo, Arabako hiriburuan bizikleta batzuk lapurtzen harrapatu zutenean. Gero, polizia-egoitzan, lehenengo delitu horrengatik aske utzi zutenean, berriz atxilotu zuten gerrikoarekin ertzain batzuk jotzen saiatzeagatik.

Atzo, asteazkena, goizaldeko bostak baino minutu batzuk lehenago, kale-jantzian zihoan Miñoien Atalera atxikitako ertzain batek ikusi zuen Probintziako Plazako bizikleten aparkalekuan gazte batek bizikleta baten giltzarrapoa behartu zuela eta bigarren batena hautsi nahian ari zela. Susmagarria agentearengandik ihes egiten saiatu zen, eta denbora labur batez atzetik segi ondoren, harrapatu eta Ertzaintzaren patruila bat iritsi arte atxiki zuen, eta patruilak eraman zuen polizia-egoitzara indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotuta.

Gasteizko Ertzain-etxean, atxilotuak jarrera oldarkorra izan zuen, eta polizia-eginbideak amaitu zituztenean, aske utzi zuten. Jarraian, Ertzain-etxearen kanpoaldean, listua bota zien agente batzuei, eta bere gerrikoarekin kolpatzen saiatu zen. Hori dela eta, berriz atxilotu zuten, kasu honetan agintaritzako agenteen aurkako atentatuagatik.

Atxilotua polizia-aurrekari ugari dituen 26 urteko gaztea da, eta datozen egunotan agertu beharko du epailearen aurrera.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0299 Gizon bat atxilotu dute Donostian pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan, hilketa saiakera egotzita. Antza denez,…

2 horas hace

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

14 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

14 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

14 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

1 día hace