Valentzian, Industriako sailburuak proposatu du Europan merkataritza-babesak indartzea eta Estatu Batuekin kuota-sistema bat negoziatzea, proiektuen jatorri europarrean oinarrituta.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuak euskal industriaren interesak defendatu ditu Nazioartekotzearen Lurralde arteko Kontseiluan. Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak deitu du bilera, eta Valentzian egin da. Krisi-egoeretarako “salbuespenezko laguntzak” aktibatzearen alde egin du, “Europan merkataritza-babesa indartzea” eta “lehiakortasunari laguntzeko Europako mekanismoak bultzatzea”, hala nola ESEPE/TJEak hedatzea, araudia malgutzea eta energia-diferentziala murriztea.
Lurralde arteko Kontseiluan Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroa izan da buru, eta nazioarteko merkataritzaren azken bilakaeraren analisia egin da, Estatu Batuetako egoerari arreta berezia eskainita. Horrez gain, Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko, eta Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza-akordioen egoera ere jorratu da.
Ildo horretatik, Mercosurrek merkataritza askearekin konprometitutako bazkide gisa duen garrantzia azpimarratu du Jauregik, eta Eusko Jaurlaritzak berretsi du Europako eta nazioarteko foroetan Euskadiko industria eta ekoizteko gaitasunak irmoki defendatzeko konpromisoa duela, euskal enpresen ahotsa helarazita eta lehiakortasunerako esparru justua bermatuta.
Sailburuak positibotzat jo du Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko elkarrizketa irekia, Europar Batasunak Estatu Batuekin eta Mercosurrekin dituen muga-zergen akordioek planteatzen dituzten erronkei aurre egiteko, eta gaineratu du “nolabaiteko ahuleziatik abiatuta ere, akordioak egonkortasuna ematen duela. Ziurgabetasuna apaldu egin da; testuinguru honetan, hobe da beti akordio inperfektu bat, muga-zergetan konfrontazio ireki bat edukitzea baino”.
Euskadiren proposamenak
Euskadiren izenean hainbat neurri proposatu ditu Mikel Jauregik, besteak beste honako hauek: ezohiko laguntzak aktibatzea, COVIDaren krisian egindakoen antzera; Europan merkataritza-babesak indartzea eta AEBekin kuota-sistema bat negoziatzea, proiektuen jatorri europarrean oinarrituta; eta lehiakortasuna bultzatzeko mekanismo europarrak bultzatzea, hala nola, ESEPE/TJEak hedatzea, araudia malgutzea eta energia-diferentziala murriztea, edo “Europako eskaera gehiago sortzea bultzatzea, sektore estrategikoetan (adibidez, automobilgintzan) berrikuntza teknologikoko plan baten bidez, eta lizitazio publikoetan Europako produktuari lehentasuna ematea”.
Inpaktua Euskadin
Bileran, Jauregik nazioarteko egoerak gehien kaltetu dituen euskal sektoreak zehaztu zituen:
Eusko Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, muga-zergen gainkostuak Euskadin 350 milioi euroko eragin zuzena izan dezake, eta 700 milioikoa zeharka; hau da, BPGaren % 0,33.
• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…
Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…
26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…