Categorías: albisteak-berriak

Laudiok Basque Segurtasun Foroaren zazpigarren bilera hartu du

  • Topaketan Amurrio, Arakaldo, Arrankudiaga, Artziniega, Aiara, Laudio, Orozko, Urduña eta Okondoko 40 toki-eragile inguruk parte hartu dute
  • Bertaratuek, taldeka, eskualdeak, besteak beste, prebentzioaren, larrialdien kudeaketaren eta zibersegurtasunaren arloetan, duen egoerari buruz gogoeta egin dute.

Basque Segurtasun Foroak Aiaraldea eskualdeko hainbat esparru sozial, ekonomiko eta instituzionaletako 40 ordezkari inguru bildu ditu gaur arratsaldean Laudion, taldeko dinamika parte-hartzaile baten bidez eskualdeko egungo eta etorkizuneko segurtasun-erronken aurrean erantzun bateratua hobetzeko esperientziak eta hobekuntza-proposamenak jasotzeko. Landutako gaiak izan dira, besteak beste, prebentzioa, larrialdien kudeaketa, zibersegurtasuna, bide-segurtasuna eta elkarbizitza.

Foroaren zazpigarren topaketa horretako parte-hartzaileak izan dira Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua, Miren Zabala Arabako Foru Aldundiko Gobernantzako zuzendaria; Aitor Uriarte Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoaren zuzendaria; Amurrio, Arakaldo, Arrankudiaga, Artziniega, Aiara, Laudio, Orozko, Urduña eta Okondo udalerrietako ordezkari instituzionalak; eta beste hainbat eragile, hala nola, Aiarako Kuadrilla, Urduñako Administrazio Batzarra, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arduradunak, Babes Zibila, Osakidetza, Zabaia LGE, Tubacex, Aenkomer, ikastetxeak eta emakumeen eta erretiratuen elkarteak.

Prozesu parte-hartzailea Euskadi osoan

Basque Segurtasun Foroak Euskadiko lurraldeetan barrena hasitako bidearekin jarraitzen du, Urola-Kosta, Lea-Artibai, Debabarrena, Ezkerraldea, Enkarterri eta Araban egindako topaketen ondoren, eta Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundien, udalen eta Euskadiko beste gizarte-eragile batzuen arteko partaidetzarako eta elkarrizketarako gune egonkor gisa finkatu da.

Parte hartzeko prozesu horren helburua da segurtasunari buruz ikuspegi integral batetik diagnostiko partekatua egitea. Prozesuak hilabeteak beharko ditu, eta hainbat erakunde, entitate eta eragilek bertan topagune bat izango dute segurtasunarekin lotuta kezkatzen dituzten gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak…

Gaur Laudion egindako topaketaren ondoren, hurrengo hitzordua azaroaren 5ean, asteazkenean, izango da Bilbon.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteizko estanko batean lapurreta egiteagatik atxilotu dituzte

Ertzainek, Gasteizko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 19, 21 eta 27 urteko hiru gazte atxilotu dituzte gaur, ostirala,…

1 hora hace

Zarauzko Inauterietako konpartsan parte hartu nahi al duzu?

Zarauzko Udalak datozen Inauterietako konpartsan izena emateko epea zabaldu du. Aurten, gainera, berritasun garrantzitsu bat…

4 horas hace

Bisita musikatuak, murgiltze-esperientziak eta argi-jokoak, Foru Jauregiaren 125. urteurrenaren ospakizunak amaitzeko

Urte hasieratik, Foru Aldundiak hainbat ekintza antolatu ditu Foru Jauregia eta haren historia herritarrei ezagutarazteko.…

4 horas hace

Bizkaiak suhiltzaileen 39 plaza onartu ditu 2025eko Enplegu-Eskaintza Publikoaren bigarren fasean

Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluan, 2025eko Enplegu-Eskaintza Publikoaren bigarren fasea onartu du, guztira 41 plazarekin.…

4 horas hace

Pérez Iglesias: “Unibertsitateko ikasleak ondo prestatuak daude arazo konplexuei aurre egiteko”

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesias-ek EHUko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako 2024-2025 ikasturteko…

4 horas hace

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren ustez, «adierazpen askatasuna oinarrizko eskubidea da, baita ertzainentzat ere»

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak gaitzetsi egin ditu joan den asteartean EHUko Zuzenbide Fakultatean, Donostian,…

4 horas hace