Ekimen honen bitartez, ospitaleratuta dauden haurrei artea hurbiltzen diegu, eta helburua da sormena eta adierazpen pertsonala bultzatzea, tresna hezigarri nahiz terapeutiko gisa.
Edizio honetan, “Etorkizuna pentsatzen” izenburupean egingo da tailerra, eta parte-hartzaileei proposatuko zaie sortzea hurrengo urtean izatea gustatuko litzaiekeen mundua irudikatuko duen margolana. Jean-Michel Basquiat erreferentea izango da gure inspirazio-iturri, ikurrez jositako estilo aske eta kementsua baliatuz eszena artistikoa goitik behera aldatu zuen artista. Kaleetan margotzen hasi zen Basquiat: grafitia erabiltzen zuen bere burua entzunarazteko eta pertsona zuriek menderatutako inguruan artista gazte eta beltz gisa zituen ideiak, emozioak nahiz bizipenak adierazteko. Hitzak, formak eta koloreak nahasten zituen bere lanetan, eta funtsezko gaiei —historikoei nahiz garaikideei— buruz hausnartzera bultzatzen zuen.
Pentsaera horri eutsiz, tailerraren bitartez haurrak animatu nahi ditugu beren lanetan islatu dezaten bai 2026. urtean gertatzea nahi dutena, bai saihestu nahiko luketena, betiere artistaren ezaugarri nagusia zen umore-ukituarekin. Horretarako, birziklatutako material errazak erabiliko dira, hala nola kartoia, papera, ur-pintura, argizariak eta errotuladoreak, Basquiaten sortzeko ahalmenari eta izaera espontaneoari jarraikiz.
Prozesuak barne hartzen du ideien eta ikurren zerrenda bat egitea, atzealde koloretsu nahiz adierazgarria prestatzea, eta beren pentsamenduak islatzen dituzten hitzak nahiz irudiak gehitzea. Azkenik, parte-hartzaile bakoitzak izen artistiko asmatu batekin sinatuko du bere lana, Basquiatek bere SAMO goitizenarekin egiten zuen bezalaxe.
Proposamen horren bitartez, Ospitaleko Ikasgelak berretsi du sormenarekin duen konpromisoa, imajinatzeko, amesteko eta etorkizun hobea eraikitzeko tresna izan baitaiteke.
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…