Ertzaintzak beldurra erabiliz lapurreta egin zuten bi gizon atxilotu zituen atzo, guraize batzuk erabiliz, Barakaldoko supermerkatu bateko atean dirua eskatzen ari zen pertsona bati hainbat txanpon lapurtzeagatik
Atzo, osteguna, arratsaldeko ordu bata aldera, Ertzaintzari jakinarazi zioten Barakaldoko supermerkatu baten sarreran hiru pertsona eztabaidan ari zirela. Sestaoko Ertzain-etxeko patruila bat berehala bertaratu zen, eta lekuko batek jakitera eman zion eztabaidan ari ziren pertsonetako bik zenbait txanpon lapurtu zizkiotela establezimenduko atean dirua eskatzen ari zen gizonari.
Agenteek hiru inplikatuak identifikatu zituzten, eta biktimak esan zien bi gizonak gainera etorri zitzaizkiola txanponak lapurtzeko, eta batek guraizeak erabili zituela. Ustezko lapurretako bat miatu zutenean, guraizeak eta dirutan 3,48 euro aurkitu zizkioten.
Horren ondorioz, bi gizonak atxilotu zituzten beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta Saharaz hegoaldeko jatorriko biktima Ertzain-etxera eraman zuten salaketa jartzera.
Atxilotuak, 26 eta 39 urtekoak, biak europar jatorrikoak, polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egitera, eta gaur egunean zehar jarriko dituzte epailearen eskuetan.
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…