Ertzaintzak 38, 25 eta 22 urteko hiru gizon atxilotu ditu gaur goizaldean, Arabako Lantaron herriko enpresa batean kablea lapurtzeagatik.
Atzo, igandea, gaueko hamaikak aldera, Ertzaintzako agenteei Lantarongo industrialdera joateko eskatu zieten, bertako enpresa bateko segurtasun-alarma aktibatu zela-eta.
Bertaratu ziren agenteek enpresa miatu zuten, eta 50 metro inguruko sei kable-bilkari aurkitu zituzten enpresako sarreran pilatuta. Gainera, konturatu ziren perimetroko metalezko hesiak zulo bat zuela. Horrez gainera, ustez kable-materiala mozten erabilitako kurrika batzuk aurkitu zituzten, eta bi auto ikusi zituzten enpresa inguruan aparkatuta.
Ibilgailu horietako batean 38 urteko gizon bat zegoen, eta agenteei aitortu zien kablea lapurtu zuela beste pertsona batzuekin batera, eta bertara aparkatuta zeuden bi autoetan iritsi zirela. Horren aurrean, agenteek pertsona hori atxilotu zuten, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Handik ordu batzuetara, ingurua zaintzen geratu zen beste polizia-dotazio batek bi gizon ikusi zituen enpresa ingurutik irteten eta bigarren ibilgailuan sartzen. Identifikatu ondoren, atxilotu egin zituzten 25 eta 22 urteko bi gizonak, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Atxilotuetako bi jatorriz magrebtarrak dira eta polizia-aurrekariak dituzte, eta hirugarrena espainiar jatorrikoa da. Hirurak Gasteizko Ertzain-etxera eraman dituzte eta datozen orduotan jarriko dituzte epailearen eskuetan.
Ertzaintzak egindako ikerketari esker atxilotu dute duela gutxi Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean ustez inplikatutako…
El Gobierno central ha acordado con UGT y CSIF fijar la evolución salarial de los…
EHUko kide baten irudia eztabaida txapelketan | Argazkia: Juan Mari Apaolaza. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak…
Iker Merchan eta Angeriñe Elorriaga, Bitartez-eko zuzendariak; Estitxu Garai, EHUko errektoreordea, eta Noemí San Juan,…
Gasteizko Letren Fakultatean egindako elkarretaratzearen irudia | Argazkia: EHU Emakumeen kontrako indarkeria, indarkeria matxista, giza…
Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Lidergo Etikoaren Lehen Foroan parte hartu du azaroaren 19an, asteazkenean. Foroa Gasteizko Villa…