Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak deitoratu duenez, herritarren lehentasunei buruzko diagnostikoetan bat etorri arren, “ez dugu benetako borondaterik aurkitu”, eta amaitutzat eman du azaroaren 17an hasitako aurrekontuen negoziazio fasea.
“Bi bilera egin ditugu talde bakoitzarekin, eta bilera horietan arretaz entzun ditugu haien lehentasunak eta kezkak, eta gure proposamena aurkeztu diegu negoziazio zintzo eta eraikitzaile batean sakontzeko borondatearekin”, aditzera eman du d’Anjou sailburuak, gaur arratsaldean hedabideen aurrean egindako agerraldian.
Negoziazioa hala amaitu bada ere, Ogasun eta Finantzetako sailburuak ez du erantzukizunez hitz egin nahi izan: “Kontua ez da errudunak bilatzea, benetan garrantzitsua den horretan buru-belarri lanean jarraitzea baizik, hau da, herrialde gisa hazten jarraitzea, gure ongizatea indartzea eta Euskadik urrats sendoz aurrera egiten duela bermatzea. Politika ezin da epe laburreko maniobretara mugatu; politikak herritarren eta haien benetako premien zerbitzura egon behar du”.
Eusko Jaurlaritzak EAJk eta PSEk osatzen duten gehiengoa zabaltzeko borondatea izan duela berretsi du hedabideen aurrean; “sinetsita gaude babes handiagoak proiektu komuna indartzen duela eta erakundeen egonkortasuna areagotzen duela. Eskua luzatu dugu, elkarrizketa eskaini dugu eta elkarguneak bilatu ditugu”. Negoziazioak amaitu badira ere, elkarrizketarako ateak zabalik jarraitzen du, “euskal herritarren bizitza hobetuko duten politikak gauzatzera begira”.
Ildo horretan, urriaren 28an Gobernu Kontseiluak onartutako Aurrekontu Proiektuaren sendotasuna nabarmendu du, eta aditzera eman du helburua bide horretan aurrera egiten jarraitzea dela, “sinetsita baikaude Euskadiko gizartearen aurrerabideari eta ongizateari egiten dion ekarpenaz. Aurrekontu hauek ez dira zenbaki hutsak, konpromiso bat ere badira: konpromisoa herritarrekin, egonkortasun instituzionalarekin eta Euskadiren etorkizunarekin”.
Adierazi du planteamendu horrek “uko egin ezin diegun” hiru helbururi erantzuten diela:
“Uste osoa dugu aurrekontu-proiektu hau tresna egokia dela datozen erronketarako prestatuagoa egongo den herrialde zuzenagoa eta modernoagoa eraikitzen jarraitzeko. Eta erantzukizunetik egiten dugu, gobernatzea erabakiak hartzea dela jakitun”, adierazi du amaitzeko.
Ertzaintzak egindako ikerketari esker atxilotu dute duela gutxi Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean ustez inplikatutako…
El Gobierno central ha acordado con UGT y CSIF fijar la evolución salarial de los…
EHUko kide baten irudia eztabaida txapelketan | Argazkia: Juan Mari Apaolaza. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak…
Iker Merchan eta Angeriñe Elorriaga, Bitartez-eko zuzendariak; Estitxu Garai, EHUko errektoreordea, eta Noemí San Juan,…
Gasteizko Letren Fakultatean egindako elkarretaratzearen irudia | Argazkia: EHU Emakumeen kontrako indarkeria, indarkeria matxista, giza…
Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Lidergo Etikoaren Lehen Foroan parte hartu du azaroaren 19an, asteazkenean. Foroa Gasteizko Villa…