Zarauzko Udalak, Turismo departamentuaren bitartez, eta Murkil Zarauzko Dendari Elkartearen laguntzaz, Gabon giroa sustatzeko asmoz, establezimendu komertzialei zuzendutako XLIII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA antolatu du. Joan den urtean, partehartzea indartzeko asmoz, egindako sarien igoeraren ondoren, aurten ere kopuru hauek mantenduko dira:
• 1. saria -> 800 € eta trofeoa.
• 2. saria -> 500 €.
• 3. saria -> 300 € (Murkil Dendarien Elkarteak emandakoa).
Murkil Dendarien Elkarteak 100 €-ko 5 erosketa-txeke zozkatuko ditu partehartzaile guztien artean. Honez gain, 1., 2. edo/eta 3. sariaren establezimendu irabazleak elkarteko kide badira, 100 €ko erosketa-txeke gehigarri bat ere izango dute.
Aurreko edizioetan bezala, epaimahaiak honako irizpideak izango ditu kontuan euren ebazpena egiterako orduan:
– Erakustokiaren aurkezpena.
– Salgai diren artikuluen erakusketa erakargarria.
– Dekorazioaren originaltasuna, Gabon garaia kontuan izanik.
– Euskal ohitura eta tradizioekin lotutako gaiak izatea.
Materialen erabilera iraunkorra eta hondakinen murrizketa sustatze aldera, epaimahaiak baloratuko du material birziklatu eta/edo birziklagarrien erabilera, kanpainan zehar erabilitako produktu, material eta baliabideei balioa emateko, hondakinen sorrera ahalik eta gehien murrizteko.
Erakusleihoetan jarritako mezuak euskaraz egongo dira. Euskaraz eta gaztelaniaz edo beste hizkuntza batzuetan jartzen badira, euskara lehenetsiko da.
Erakusleihoak abenduaren 9tik urtarrilaren 6a arte apainduta egon beharko dute. Epaimahaiaren erabakia abenduaren 17an jakinaraziko da. Parte hartu nahi duten establezimenduek Turismo Bulegoan eman beharko dute izena, edo 943 83 09 90 telefonora deituz. Izen-emate epea abenduaren 9an, 13:00etan amaitzen da.
Ertzaintzak egindako ikerketari esker atxilotu dute duela gutxi Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean ustez inplikatutako…
El Gobierno central ha acordado con UGT y CSIF fijar la evolución salarial de los…
EHUko kide baten irudia eztabaida txapelketan | Argazkia: Juan Mari Apaolaza. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak…
Iker Merchan eta Angeriñe Elorriaga, Bitartez-eko zuzendariak; Estitxu Garai, EHUko errektoreordea, eta Noemí San Juan,…
Gasteizko Letren Fakultatean egindako elkarretaratzearen irudia | Argazkia: EHU Emakumeen kontrako indarkeria, indarkeria matxista, giza…
Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Lidergo Etikoaren Lehen Foroan parte hartu du azaroaren 19an, asteazkenean. Foroa Gasteizko Villa…