Zarauztar gehienak hirigunean bizi den arren, badira hainbat zarauztar landa eremuetan bizi direnak edota bertan lursailen jabe direnak. Kasu askotan, jabeen edo haien oinordekoen lursailen inguruko ezagutza faltak edo ezjakintasunak mugak nahastea edo besterik gabe desagertzea eragiten du.
Arazo horren aurrean, komenigarria da, informazio gehiago galdu aurretik, muga horiek identifikatzea eta ondo jasotzea. Horretarako, Zarauzko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdearen Departamentuaren dirulaguntza bat baliatuz, landa-lurreko 178 hektareako azalera hartzen duten 146 lursail mugatzeko lanekin hasi da, Geograma enpresaren laguntza teknikoarekin.
Proiektuaren helburua da lursailen mugei eta mugarriei GPS koordenatuak ematea, egon daitezkeen akatsak argitzea eta, ahal den neurrian, zuzentzea.
Lan hauek behar bezala burutzeko 78 jabe baino gehiagoren kolaborazioa ezinbesteko baldintza da. Hasteko, jabeek mugak garbitu, mugarriak topatu eta mugakideekin adostu beharko dituzte. Ondoren, Geograma enpresak markatutako mugen eta mugarrien koordenatuak behar bezala jasoko ditu eta planoak entregatuko dizkie jabeei. Behar izanez gero, Katastroan jasota dauden mugak zuzenduko dira.
“Proiektua gauzatzeko ezinbestekoa izango da jabeen lankidetza, izan ere, mugakideen arteko adostasunik ezean ez da posible izango mugak digitalki ezartzea. Jabeen parte-hartzea borondatezkoa da, baina aukera ezin hobea da lur jabeentzat, beren jabetzakoak diren lur-sailen mugak digitalki jasotzean ez dielako gastu ekonomikorik ekarriko”, azaldu du Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Partaidetza, Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak. ”Landa eremuaren kudeaketarako garrantzi bizikoa da jabetzen eta horien mugen ezagutza. Horregatik, ezagutza horri eustea erronka garrantzitsua da Udalarentzat.”
Prozesu honetan aztertuko diren landa-lursailen jabe guztiek gutun bat jasoko dute, Udaleko Batzar Aretoan, abenduaren 10ean, egingo den proiektuaren inguruko azalpen-bilerara gonbidatzeko.
Ertzaintzak egindako ikerketari esker atxilotu dute duela gutxi Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean ustez inplikatutako…
El Gobierno central ha acordado con UGT y CSIF fijar la evolución salarial de los…
EHUko kide baten irudia eztabaida txapelketan | Argazkia: Juan Mari Apaolaza. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak…
Iker Merchan eta Angeriñe Elorriaga, Bitartez-eko zuzendariak; Estitxu Garai, EHUko errektoreordea, eta Noemí San Juan,…
Gasteizko Letren Fakultatean egindako elkarretaratzearen irudia | Argazkia: EHU Emakumeen kontrako indarkeria, indarkeria matxista, giza…
Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Lidergo Etikoaren Lehen Foroan parte hartu du azaroaren 19an, asteazkenean. Foroa Gasteizko Villa…