26_0009 Oñatiko merkataritza-establezimendu bateko langile bat atxilotu dute droga-trafikoagatik
Servicio de prensa
2026-01-04
Ertzaintzak Oñatin substantzia estupefazienteen trafikoaren eta kontsumoaren aurka egindako operatibo batean atxilotu zuten. Dispositiboa gozoki-denda batean ezarri zen legez kanpoko substantziekin trafikatzen ari ote zen susmoa zegoelako. Establezimenduan 190 g kokaina, 100 g haxix eta 11.825 euro atzeman zituzten.
Ertzaintzako agenteek zaintza- eta kontrol-dispositibo bat ezarri zuten atzo, larunbata, Oñatiko erdiguneko gozoki-denda baten barruan substantzia estupefazienteekin trafikatzen ari zelakoan.
Agenteek lokaleko langileak bezeroei droga saltzen ziela egiaztatu ahal izan zuten, establezimenduan sartu zen ertzain bati substantziak eskaini zizkionean harrapatu baitzuten.
Hori ikusita, polizia-baliabideak establezimendura sartu ziren eta barrualdea miatzeari ekin zioten. 39 monodosi zituzten bi kaxa eta 190 gramoko pisua zuten bi kokaina-poltsa, 100 gramoko pisuko haxix-plaka prentsatu bat, doitasun-balantza bat, substantziak banatzeko hainbat tresna eta 11.825 euro aurkitu zituzten.
Agenteek establezimenduko langilea atxilotu zuten, jatorri magrebtarreko 34 urteko gizon bat, eta ertzain-etxera eraman zuten beharrezko polizia-eginbideak egiteko. Amaitutakoan, epailearen esku utziko dute datozen orduetan.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea eta labanaz mehatxu egitea…
Ertzaintzako agenteek, Bermeoko Udaltzaingo laguntzarekin, bi gizon atxilotu zituzten atzo herri horretan, arma zuriz egindako…
Kalean da 2026ko lehen sei hilabetekoari dagokion Modelo Aretoko programazioa. Ohi bezala, antzerkia, musika, dantza…
Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren…
Hondarribiko erraldoiek jauzi egin dute kaleetatik ipuinen mundura. Erraldoi bizi-biziak izeneko haur-liburua aurkeztu du Hondarribiko…
Orain arte erabilitako ibilgailuek zortzi urtetik gorako antzinatasuna zuten eta egoera kaskarrean zeudenez, haiek ordezkatzea…