Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu du Arabako hiriburuan, hainbat atzerritarri iruzur egiteagatik. Atxilotua gezurrezko bitartekari-lanetan aritzen zen, eta biktimek dirua ematen zioten Espainiako hainbat agiri lortzeko administrazio-izapideak egin zitzan.
Ustezko iruzurgilea joko- eta apustu-aretoetan jartzen zen biktimekin harremanetan, horietako gehienak latinoamerikar jatorrikoak, eta bere burua bitartekari eta bideratzaile gisa aurkezten zuen Espainiako estatuan egoteko behar zituzten hainbat agiri lortzeko eta administrazio-izapide egiteko.
Azken bi hilabeteetan, bost pertsonari egin zien iruzur. Iruzurgileak kontratu pribatuak sinarazi zizkien, eta biktimek diru-kopuru jakin batzuk aurreratu behar izan zituzten, egin beharreko lanaren arabera. Kaltetuetako bit gelak edo etxebizitzak alokatzeko dirua aurreratu zioten, baina inoiz ez ziren haietan bizi izan. Besta batzuek atzerriko gidabaimenaren ordez Estatuan baliokoak diren baimenak eskuratzea eskatu zioten. Kasu horretan, autoeskola baten jabea zela simulatzen zuen, gidabaimen homologatua eskuratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa bermatzeko.
Biktimetako bat, partikularren artean bere antzeko mailegu-kontratuak sinatu zituzten beste pertsona batzuekin hitz egin ondoren, ustezko dokumentu-bideratzaileaz susmatzen hasi zen, eta jarri zuten hitzorduan Ertzaintza bertaratzeko eskatu zuen.
Atzo arratsaldeko lehen orduan, iruzurgilea hitzordura agertu zen biktimaren gidabaimenaren ustezko trukea egitera, 675 euroko ordainketa aurrera baten truke. Bi alderdiak elkarreragiten ari zirenean, Ertzaintzako agenteek esku hartu zuten, eta iruzurgilea identifikatu eta atxilotu zuten iruzur jarraituaren delitua leporatuta.
Atxilotuak, espainiar nazionalitateko 44 urteko gizonak, polizia-aurrekariak ditu antzeko delituengatik, eta datozen orduotan jarriko dute epailearen eskuetan. Ertzaintzak zabalik du ikerketa, iruzurgilearen biktima gehiago dagoen jakiten saiatzeko.
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…