Ertzainek 43 urteko gizon bat eta 41 urteko emakume bat ikertu dituzte ebasketa-delitu bat leporatuta, Arabako hiriburuko Lakua auzoko farola batzuetatik kableak lapurtzeagatik. Gainera, gizona bere bikotekidea den emakumearengandik urruntzeko agindu judiziala urratzeagatik atxilotu dute. Bestalde, emakumea osasun publikoaren aurkako delitu batengatik atxilotu dute, anfetamina sulfato (speed) gramo batzuk baitzituen.
Goizaldeko hiruak aldera, berriemaile batek Ertzaintzari jakitera eman dio pertsona bat argiteria-sistemako kutxatilak manipulatzen ari zela Gasteizen, Lakua auzoko Duque de Wellington eta Hondarribia kaleen artean.
Berehala bertaratu dira herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak, eta azken kale horretako leku ezberdinetan gizon bat eta emakume bat topatu eta identifikatu dituzte. Gizonaren ondoan hamar metro baino gehiagoko kable-biribilki bat zegoen, eta inguruko, zehazki Getaria kaleko, kutxatila batetik lapurtu duela aitortu du. Gainera, bere gauzen artean, giltza oker bat zeraman, ustez kaleko instalazio elektriko mota horiek behartzeko eta irekitzeko erabili duena.
Agente jarduleek inguruak miatu dituzte, eta Getaria kalean bi biribilki aurkitu dituzte, neurriz aurrekoen antzekoak, eta belarretan moztutako kable gehiago, guztira 100 bat metro. Inguruko beste kutxatila batzuk manipulatuta zeuden eta kableak moztuta, baina oraindik erretiratu gabe.
Emakumeak hainbat erreminta zeramatzan motxila batean, besteak beste, aliketak, bihurkin bat, eskularruak eta linterna bat, bai eta udal-zerbitzuetako langileek erabili ohi dutenaren antzeko peto islatzaile bat ere. Gainera hiru gramo inguru anfetamina sulfato edo speed ere bazeramatzan.
Aurrekariak antzeko egitateengatik
Inplikatutako bi pertsonak, espainiar nazionalitateko bikotea, aurrekariak dituzte, batez ere jabetzaren aurkako delituengatik, eta iaz ere atxilotu zituzten hirian kablea lapurtzeagatik.
Horren aurrean, 41 urteko emakumea osasun publikoaren aurkako delitu batengatik atxilotu dute, konfiskatutako drogaren ondorioz, eta gizona, 43 urtekoa, Genero Indarkeriaren arloko Epaitegi batek emakumearengandik aldentzeko emandako errekisitoria bat urratzeagatik. Gainera, eginbideak ireki dizkiete, ikertu gisa, argiteriako kutxatiletatik kobrezko kablea ebasteagatik.
Bertaratu den Lakua auzoko teknikari batek balioetsi du, hasiera batean, lapurtutako materialaren kostua 400 euro ingurukoa dela, baina eragindako kalteak konpontzeko gastua milaka eurokoa izan daitekeela. Gainera, kableak manipulatzeak eta mozteak arrisku larria sortu du oinezkoentzat, farolak ukitzean deskarga elektrikoa bat jasan baitzezaketen.
Biak gaur, astelehena, goizean bertan jarri dituzte agintari judizialaren eskuetan, beharrezko polizia-izapideak amaitu ondoren.
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…