Categorías: albisteak-berriak

Ospitalean antolatu da Neurologiako Erizaintzako EAEko 1. Jardunaldia

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egin da Neurologiako Erizaintzako EAEko 1. Jardunaldia. EAE osoko erizaintzako profesionalak bildu dituen topaketa aitzindaria izan da, gaixotasun neurologikoak dituzten pazienteen zaintzaren bikaintasunari buruz hausnartzea eta esperientziak partekatzea xede.

«Indarrak batuz zaintza neurologikoan bikaintasuna lortzeko» lelopean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan egin da jardunaldia, eta erizaintza neurologikoaren egungo nahiz etorkizuneko erronka nagusietako batzuk jorratu dira; besteak beste hauek izan dira hizpide: berrikuntza, ikerketa, lidergo profesionala eta pertsona ardatz duen arreta.

Egitaraua hasteko inaugurazio-hitzaldian, jorratu egin da erizaintza neurologikoaren eguneroko jardunean adimen artifiziala txertatzeko aukera; ondoren, zenbait mahai eta hitzaldi egin dira eta aztergai izan dira neurologiako zainketa aurreratuak, zainketa neurologikoaren bilakaera eta esparru horretan erizainek duten lanbide-garapena.

Jardunaldia aurrera egin ahala, beste gai batzuk ere jorratu dira: batetik, zenbait patologia artatzeko erizaintzak duen eginkizuna, hala nola migraina, Parkinson-en gaixotasuna, epilepsia, esklerosi anizkoitza, dementziak, AEA eta iktusa; bestetik, neuroerrehabilitazioa, arretaren humanizazioa, aurretiazko borondateak, eta pertsona nahiz bere familia ardatz dituen arreta. Neurologiako praktika aurreratua, berrikuntza eta ikerketa ere landu dira.

Horrez gain, poster zientifikoak aurkeztu dira topaketan eta horien bidez nabarmendu da erizaintza-alorrean ikerketa-lanak eta ebidentziaren sorrerak duten garrantzia; azkenik, ekitaldi-amaierako ekitaldia eta sari-banaketa egin dira.

Lehenengo edizio honen bitartez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak bere konpromisoak berretsi ditu, hau da: etengabeko prestakuntza ematea, bikaintasun profesionala lortzea eta erizaintzaren eginkizuna sustatzea, gaixotasun neurologikoak dituzten pazienteei arreta osoa emateko funtsezko ardatz den aldetik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

4 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

7 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

1 día hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

1 día hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

1 día hace