Categorías: albisteak-berriak

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak unibertsitateko bekak eskuratzeko baldintzak zabalduko ditu 2026-2027 deialdian

  • Errenta-tarte berri bat gehituko du familia gehiagorengana iristeko eta Euskadiko bizi-kostura egokitzeko

  • Beka eskuratuko duten familien kopurua 1.500 inguru handituko dela uste da

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak iragarri du hobetu egingo direla 2026-2027 ikasturteko deialdian aplikatuko diren unibertsitateko ikasketa eta beste goi-mailako ikasketa batzuk egiteko bekak eskuratzeko baldintzak. Helburua da onuradunen kopurua handitzea eta Euskadiko errealitate sozioekonomikora egokitutako laguntza-sistema bidezkoago baterantz aurrera egitea.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek azaldu duenez, neurriak azken urteetan atzemandako «joera kezkagarri» bati erantzuten dio: 2023-2024 ikasturteaz geroztik, ukatutako beken kopurua handiagoa izan da emandakoena baino. Egoera hori egungo 2025-2026ko deialdira arte mantendu da, eta, batez ere, Estatuko errenta-atalaseak izozteari lotuta dago, ez baitute behar bezala islatzen Euskadiko bizitzaren kostua.

Datuek bilakaera hori berresten dute. 2023-2024 ikasturtean 20.401 eskabide aurkeztu ziren, eta horietatik 9.593 eman ziren. 2024-2025ean, 20.430 eskaera egin ziren, eta 9.633 beka eman ziren. Ikasturte honetan, eskaria apur bat murriztu da 20.068 eskaeraraino, eta ukatutakoak emandako bekak baino gehiago dira oraindik.

% 15 handituko da familia onuradunen kopurua

Egoera horri buelta emateko, Sailak errenta-tarte berri bat sartuko du datorren uztailean argiratuko den hurrengo deialdian. Tarte horrek % 10 igoko du familia errentaren muga, eta goiko atalaseari dagozkion zenbatekoak mantenduko ditu; hala, Estatuan indarrean dauden hiru atalaseak gainditu arren errenta doituak dituzten familiak artatzeko aukera emango du.

Neurri horrekin, familia onuradunen kopurua % 15 inguru handituko dela kalkulatzen da, eta horrek ekarriko du 1.500 familia berri inguru sartzea unibertsitate-beken sisteman, eta goi-mailako hezkuntzan sartzeko aukera-berdintasuna benetan indartzea.

Pérez Iglesias sailburuak azpimarratu duenez, «beken deialdi orokor honen lehentasuna da zailtasun ekonomiko handienak dituztenei unibertsitaterako sarbidea erraztea, sistema bidezkoago eta euskal errealitate sozioekonomikora egokituago baterantz aurrera eginez».

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

12 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

15 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

21 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

21 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

21 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

2 días hace