Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiko Foru Aldundiak 5 milioi euro inbertituko ditu lurraldean landatartasun handiena duten udalerrietan

Bizkaiko Foru Aldundiak ezohiko laguntzen programa berri bat jarriko du abian, lurraldean landatartasun-maila handiena duten udalerrientzat. Guztira, 5 milioi euroko inbertsioa egingo da. Ekimen horren helburua da landa-bideak hobetu eta mantentzea, lurralde-kohesioa indartzeko eta aukera-berdintasuna bermatzeko, bizilekua edozein dela ere.

Programak zuzenean erantzuten die ahaldun nagusiarekin egindako eskualde-topaketetan udalerriek azaldutako eskaerei. Izan ere, topaketa horietan agerian geratu zen berariazko sostengua behar dela landa-azpiegiturak mantentzeak dakarren kostu handiari aurre egiteko, batez ere udalerri txikienetan eta biztanleria-dentsitate apalena dutenetan.

Bizkaia Denontzat estrategiaren barruan kokatzen da jarduketa. Estrategia horren helburua da lurraldea era orekatuan garatzea eta landa-eremuei arreta berezia ematea. Horretarako, laguntza horiek arautzeko dekretuak kontuan hartuko du Landa Ingurunearen Garapenaren Legean jasotako landatartasun-mapa, bai biztanleria-dentsitatea ere, eta aitortuko du biztanle gutxieneko udalek egin beharreko ahalegin ekonomiko handiagoa.

Guztira, Bizkaiko 83 landa-udalerriri ekarriko die onura programa horrek, zeinak gehienez 60.000 euroko laguntza ezartzen baitu udalerri bakoitzeko.

Laguntzen banaketa, landatartasun-graduaren arabera

Dirulaguntzak irizpide objektiboen arabera banatuko dira, kontuan harturik landatartasun-maila eta biztanleria-dentsitatea:

  • Arreta Bereziko Eremuetan (ABE) dauden udalerriek % 75erainoko dirulaguntza jasoko dute.
  • Entitate guztiak landa-izaerakoak dituzten udalerriek, % 65eko laguntza.
  • 150 biztanle/km² baino gutxiagoko dentsitatea duten udalerriek, % 65erainokoa.
  • Dentsitatea 150-300 biztanle/km²-koa duten udalerriek, % 55eko dirulaguntza.
  • Dentsitatea 300-450 biztanle/km²-koa duten udalerriek, % 50eko dirulaguntza.

Laguntzok landa-udalerrietarako bakarrik dira, eta salbuespenezkoak dira, ez periodikoak.

Laguntza aurreratuak eta tramitazio erraza

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak kudeatuko du programa, Nekazaritza Zuzendaritzaren bidez, eta esklusiboki zuzentzen zaie indarrean dagoen araudiaren arabera landatartzat jotzen diren udalerriei. Laguntza horien onuradun izan ahalko dira, besteak beste, Arakaldo, Karrantza, Lanestosa eta Ziortza-Bolibar, arreta bereziko eremuetan sartuta baitaude, bai eta landatartasun handiko beste batzuk ere, hala nola Aulesti, Morga, Ereño, Arratzu eta Gautegiz Arteaga, eta biztanleria-dentsitate apaleko udalerriak, Orozko eta Balmaseda kasu.

Aurreikusten da dekretu arautzailea aurtengo udaberrirako argitaratuko dela, eta 2027ko apirilera arteko epea ezarriko da laguntzak justifikatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

7 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

7 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

7 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

1 día hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

1 día hace