Categorías: albisteak-berriak

Xabier Legarreta: «V. Familien Plana aurrekaririk gabekoa da eta familia guztiak hartzen ditu kontuan»

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordea elkarrizketatu dute Hamaika TBn, eta Eusko Jaurlaritzak duela egun gutxi onartu zuen Familia, Haur eta Nerabeen V. Planari buruz hitz egin du. Legarretak azpimarratu nahi izan du azken plan horrek hainbat motatako familiak hartu dituela kontuan, egitura tradizionaletik haratago, besteak beste, guraso bakarrekoak. «Gaur egungoak nolako familiak diren» aztertu ondoren, «euskal familiak gero eta askotarikoagoak» direla ondorioztatu dute, eta Eusko Jaurlaritzaren helburua «familia horiek guztiak kontuan izatea eta laguntzea» izan behar dela. Planak besteak beste berdintasunaren kontzeptua batzen duela azpimarratu Legarretak gaineratuz guraso bien arteko zaintza lana orekatua izan behar dela. «Zaintza ez da bakarrik emakumeen ardura bat baizik eta gizon guztiona ere. Erantzukidetasuna neurtu behar da eta neurketa hori planak aurreikusten dituen 17 neurri traktoreetan jasotzen da» azaldu du sailburuorde bizkaitarrak.

Sare sozialak

16 urtetik beherako nerabeei sare sozialen erabilera debekatzeko espainiar estatuko gobernuak iragarritako neurriaz galdetuta Xabier Legarretak gogoeta plazaratu du. «Debekuaren proposamenetik harago uste dugu gai hau jorratzeko unean erantzunak integrala izan behar duela. Ongizate emozionalaren, pantailen eta sare sozialen erabileraren gaiak ez dira neurri bakar batekin konponduko. Prebentzioan aurrera pausoak eman behar dira eta Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetatik aspaldik gabiltza lan hau jorratzen» azpimarratu du Legarretak

2026rako erronkak

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordetzan aurtengo erronka nagusia Familien V. Planaren garapena dela adierazi du sailburuordeak. Era berean Inmigrazioaren VI. planaren ebaluazioa eginda dagoela esanda aurten VII. plana onartuko dela adierazi du Legarretak.

Elkarrizketa osoa: https://www.hamaika.eus/elkarrizketak/xabier-legarreta-eusko-jaurlaritza-hainbat-motatako-familiak.html

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

1 hora hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

7 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

7 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

7 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

1 día hace