Eusko Jaurlaritzak trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko 33 kanpaina egingo ditu 2026an arrisku-portaerak prebenitzeko

Istripu-kausa nagusietan jarriko da arreta, hau da, abiaduran eta distrakzioetan, baita motorzaleen kolektiboan ere 2025ean, Ertzaintzak 4.961 operatibo egin zituen, 157.837 ibilgailu kontrolatu ziren eta kasuen %12,2an arau-hauste bat antzeman zen Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak aurkeztu du Ertzaintzak, udaltzaingoekin koordinatuta, 2026an egingo dituen Trafikoa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegia. ak, udaltzaingoekin koordinatuta, 2026an… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko 33 kanpaina egingo ditu 2026an arrisku-portaerak prebenitzeko

Eusko Jaurlaritzak Getariako portuko barruko arrantza-darsenako kaien konponketa eta indartzea hasiko du

Lanak 1,5 milioi euroko aurrekontua izango du eta 12 hilabeteko exekuzio-epea Esku-hartzeak azpiegituraren segurtasuna, egonkortasuna eta funtzionaltasuna bermatuko ditu, klima-aldaketaren erronkei egokituta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak otsailean hasiko ditu Getariako portuko barruko arrantza-darsenako kaien konponketa eta indartzeko lanak. Inbertsio osoa 1.514.166,58 eurokoa da, eta lanen exekuzio-epea 12 hilabetekoa izatea aurreikusten… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Getariako portuko barruko arrantza-darsenako kaien konponketa eta indartzea hasiko du

3.100 pertsona baino gehiago aurkeztu dira Ertzaintzaren 35. promozioaren EPEra

2.010 gizon eta 1.178 emakume dira Ertzaintzaren oinarrizko eskalako 150 agente-plaza lortzeko hautagaiak Bilbao Exhibition Centerrek (BEC) Ertzaintzaren 35. promozioaren EPErako lehenengo hautaprobak hartu ditu. Hautaketa-prozesuak “Ertzaintzaren 2024-2028 Enplegu Plana” betetzen aurrera egiten lagunduko du, plan horren helburu nagusia izanik Ertzaintzan 8.000 lanpostu betetzea agente gaituekin, bai eta okupazio hori denboran mantentzea ere, zerbitzu publikoa… Seguir leyendo 3.100 pertsona baino gehiago aurkeztu dira Ertzaintzaren 35. promozioaren EPEra

26_0090 Bi pertsona atxilotu dituzte Getxon Prostituzio Koaktiboagatik eta Droga Trafikoagatik

Operatiboan, prostituzioan abusuzko baldintzetan aritzen ziren hiru emakume askatu dira eta laguntza eman zaie Bi pertsona atxilotu dituzte Getxon Prostituzio Koaktiboagatik eta Droga Trafikoagatik Servicio de prensa 2026-02-07 Getxoko ertzain-etxeko agenteek, Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzarekin eta Ertzaintzaren Txakurren Unitatearekin elkarlanean eta bertako udaltzaingoaren laguntzarekin, iazko irailean abian jarritako ikerketa baten ondorioz, 36 eta 27 urteko bi… Seguir leyendo 26_0090 Bi pertsona atxilotu dituzte Getxon Prostituzio Koaktiboagatik eta Droga Trafikoagatik

26_0089 Portugaleteko taberna bateko arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik

Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, Portugaleteko taberna batean sartu eta miatu du gaur goizaldean, eta, operatiboaren barruan, 34 urteko emakumea atxilotu du, lokalean substantzia estupefazienteen hainbat kopuru aurkitu ondoren, baita trafikatzaileek dosiak prestatzeko erabili ohi dituzten beste elementu batzuk ere. Era berean, Herritarren Segurtasunerako Legearen araberako zehapen-proposamenak egin zaizkie zenbait bezerori, legez kanpoko substantziak edukitzeagatik eta arma… Seguir leyendo 26_0089 Portugaleteko taberna bateko arduraduna atxilotu dute droga-trafikoagatik

26_0088 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Gasteizen, etxeko indarkeriagatik eta arma zuriz mehatxu egiteagatik

Ertzaintzako agenteek Gasteizko etxebizitza batean esku hartu dute gaur arratsaldean. Bertan, gizon bat labanaz gotortu da, senide batekin etxeko indarkeriako gertakari bat izan ostean, etxebizitza partekatu batean. Etxebizitza horretan zazpi pertsona zeuden gertakarien unean. Pertsona bat arin zauritu da. Etxebizitzan bizi den batek arratsaldeko laurak baino minutu batzuk lehenago eman du abisua. Lehen informazio horien… Seguir leyendo 26_0088 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Gasteizen, etxeko indarkeriagatik eta arma zuriz mehatxu egiteagatik

26_0087 Erandion gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikertzen ari da Ertzaintza

26_0087 Erandion gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikertzen ari da Ertzaintza Erandion gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikertzen ari da Ertzaintza Prentsa zerbitzua 2026-02-06 Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian gaur goizean Erandion, Alto del Vivero inguruan, gizon baten gorpua aurkitu dutelako. Gaur, ostirala, goizean aurkitu dute gorpua, eta bertaratutako polizia-taldeek egindako lehen… Seguir leyendo 26_0087 Erandion gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikertzen ari da Ertzaintza

26_0085 Atxilotu bat Santurtzin droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek, Santurtziko Udaltzaingoaren laguntzaz, 30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean bertako taberna batean, droga-trafikoa leporatuta, hainbat kokaina- eta haxix-dosi aurkitu baitzizkioten doitasun-balantza batekin eta substantzia horien aurreko salmentei buruzko oharrak zituen orri batekin batera. Atzo, osteguna, arratsaldeko azken orduan, eta lokal publikoetan droga-trafikoari aurrea hartzeko dispositibo baten esparruan, Muskizeko Ertzain-etxeko agenteak, Udaltzaingoarekin… Seguir leyendo 26_0085 Atxilotu bat Santurtzin droga-trafikoagatik

26_0086 Ortuellan gizon bat atxilotu dute kable elektrikoa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizean Ortuellan, aurretik Gatikako azpiestazio elektriko batetik lapurtutako kobre-kableen bobina batzuk bere ibilgailuan kargatuta aurkitu ondoren. Harrapatu zutenean, ihes egiten saiatu zen errekara jauzi eginda. Atzo, osteguna, goizeko bederatziak aldera, Muskizko Ertzain-etxeko dotazio batek ibilgailu batzuk ikusi zituen Ortuellako auzo batean aparkatuta. Horietako batean kable elektrikoen… Seguir leyendo 26_0086 Ortuellan gizon bat atxilotu dute kable elektrikoa lapurtzeagatik

20_0084 Labana erabiliz lapurreta egin zuen gizon bat atxilotu dute

Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Bilbon, labana erabiliz gazte talde bati lapurreta egitea egotzita. Gazteetako bat saihetsaldean zauritu du arma zuriarekin. Gaur goizaldeko seiak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote arma zuri batekin zauritutako gazte bat zegoela Bilboko Sabino Arana etorbidean, lagun batzuekin zegoenean lapurreta baten biktima izan ondoren. Antza denez, hiru… Seguir leyendo 20_0084 Labana erabiliz lapurreta egin zuen gizon bat atxilotu dute