24_0357 Ertzaintzaren patruilak N-634 errepidean, Zarautzen, ibilgailu batean zihoala konortea galdu zuen gazte bati lagundu zioten
Servicio de prensa
2024-11-30
Ertzaintzako agenteek bizkortzeko maniobrak egin zizkioten eta desfibriladore bat erabili zuten, joan den ostegunean N-634 errepidean, Zarautzen, ibilgailu batean zihoan gazte bat konorterik gabe zegoela ikusita. Ondoren, anbulantzia batek ospitale batera eraman zuen pazientea.
Ostegun eguerdiko hamabiak eta hogei aldera, auto bateko gidariak Sos Deiak 112 larrialdietarako telefonora deitu zuen, berarekin zihoan lagun bat ondoezik sentitu zela eta konortea galdu zuela ohartarazteko. Une horretan, N-634 errepidearen ondoan aparkatuta zegoen, Zarautzen.
Urola Kostako ertzain-etxeko hainbat patruila iritsi ziren eta, gazteak konortea galduta zuela ikusita, lehen sorospenak egiten hasi zitzaizkien, besteak beste, bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak. Jarraian, desfibriladore bat jarri zioten eta arnasten ari zela egiaztatu zutenean, segurtasuneko albo-posizioan jarri zuten.
Anbulantzia bateko osasun-langileak hara joan ziren 19 urteko gazteaz arduratzeko eta, ondoren, osasun-zentro batera eramateko.
25_0776 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeiako Parke Naturalean istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute Euskadiko…
Ertzaintzako agenteek 35 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, igandea, goizaldean Bilbon, Abando auzoan izandako…
25_0773 Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldeak Mungiako Tallu Mendizale Kirol Klubeko mendiko larrialdi-lantegian…
Bilboko Ertzain-etxeko Ondarearen Arloko Delitu Informatikoen Atalak 4.988,29 euroko iruzur bat blokeatu du. Iruzurgileek, telefono-dei…
Iaz, guztira, Ertzaintzako 444 agente jubilatu ziren, 391 gizon eta 53 emakume. Segurtasun Sailak omenaldia…
25_0770 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiartzunen, Arditurri meatze-gunean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko…