Aurreikuspen-planak dituzten Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) ondarea 30.826 M€-ra iritsi zen iaz, inoizko zenbatekorik handiena, eta ia 2.000 M€-ko gehikuntza izan da 2023koarekin alderatuta (% 7 gehiago). Termino makroekonomikoetan adierazita, ondare hori 2024ko Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinaren % 31,7 da, eta, guztira, 1.311.494 pertsonak dituzte aurreikuspen-planak (kopuru horretan bikoiztasunak egon daitezke, pertsona batek hainbat aurreikuspen-plan izan baititzake).
José Enrique Corchón Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordeak gaur eman ditu datu horiek, BGAEen Federazioak egindako balantzearen aurkezpenean.
Corchón sailburuordeak deialdi honek emandako aukera eskertu du, “aukera ematen baitigu gizarte-aurreikuspeneko politiken alde arlo horietan egiten ari den lanaren garrantzia nabarmentzeko. Izan ere, politika horiek funtsezkoak dira gure herrialdean ongizate handiagoa lor dadin, orain eta etorkizunean”.
Sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, gizarte-aurreikuspenak epe ertain eta luzerako izan beharreko helburuak azpimarratu ditu, orain arte egindako bidea abiapuntu izanik. Orain arte egindakoa aitortu da, eta aipamen berezia egin zaio duela ia 42 urte onartu zen BGAEei buruzko lehen Legeari. Estatuko lehen sistema egituratu eta legeztatua izan zen, 1987ko Pentsio Planei eta Funtsei buruzko Legea sortu aurretik onartutakoa.
Helburuak identifikatzeko garaian, Corchón sailburuordeak adierazi du, besteak beste, gizarte-aurreikuspen osagarria gehiago orokortu behar dela, hau da, kolektibo gehiagori eta sektore gehiagori iritsi behar zaiola, eta lurralde guztietan duen hedapena hobetu behar dela eta kotizazio-karrera luzeagoak lortu, erretiroaren unean estaldura-maila handiago izan dadin.
2024ko balantzeari dagokionez, sailburuordeak azaldu du Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanleria landunaren artean, langileen % 25ek dutela, batez beste, enpleguko BGAEa, baina alde handiak daudela lurralde batetik bestera: Gipuzkoan, % 43 dira; Araban, % 19 dira; eta Bizkaian, % 15 dira.
Gizarte-aurreikuspeneko planetarako ekarpenak, 2024an, 1.000 milioi eurotik gorakoak izan ziren, eta ordaindutako prestazioen bolumena 847 milioikoa izan zen.
Era berean, Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordeak agendako beste mugarri batzuei buruz ere hitz egin du, eta bereziki aipatu du joan den martxoaren 3an Euskadiko Finantza Aliantzari forma eman zion protokoloa sinatu izana —sinatzaileen artean BGAEen Federazioa zegoen—. “Espero dugu esparru horrek harreman arina erraztea eta, hala, sinergiak eta proiektu erakargarriak sortzea, metatutako aurrezpena herri-proiektuetarako jar dadin. Ziur gaude Euskadiren etorkizunerako garrantzitsuak izango diren proiektuetan bidelagun izango garela”, aditzera eman du, amaitzeko, José Enrique Corchón sailburuordeak.
• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…
Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…
26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…