Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak adostu dute Arabako Lautadako Aldiriko zerbitzu berria Bat txartelean integratzea
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatzen duten Arabako Mugikortasun Agintaritza (AMA) gaur bildu da aztertzeko partzuergo gisa eratzeko orain arte egin diren aurrerapenak eta zehazteko lurralde historikoko garraio publiko guztien artean tarifa-integrazioa lortzeko hurrengo urratsak.
Miguel Ángel Páez AMAko presidente eta Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeak adierazi du hiru administrazioak “urrats sendoak” egiten ari direla “partzuergoa eratzeko, eta horrek tarifen integraziorako atea zabalduko digu, eredu adimentsuagoa, bidezkoagoa lortzeko eta, batez ere, lurraldeko garraio publikoen artean erabiltzaileentzako desberdintasunik ez sortzeko”.
Ildo horretan, hiru administrazioetako ordezkariek adostu dute Bat txartela Arabako Lautadako Aldiriko zerbitzu berrian ere erabili ahal izatea. Zerbitzu hori joan den maiatzaren 30ean jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak Euskadiko Aldiriak aurten transferitu dituelako. Páezek azaldu duenez, “egokitzapen teknologikoko lanak Renferekin, tren-zerbitzu horren operadorearekin, lantzen ari dira dagoeneko”, eta prozesu konplexua dela aipatu du, hainbat hilabete beharko baitira hori garatzeko.
Aldi berean, partzuergoa eratzeko lanekin jarraitzen du AMAk: alde batetik, eredu teknologiko egokiena eta tarifa-integrazioak izango duen eragin ekonomikoa aztertzen ari da, eta, bestetik, partzuergoaren alderdi juridiko eta administratiboei heltzeko lanak egiten ari da.
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…