26_0095 Ertzaintzak bi lapur harrapatu ditu Bilbo erdiguneko ostalaritza-establezimendu batean lapurretan
Prentsa Zerbitzua
2026-02-10
Bi gazte, 25 eta 29 urtekoak, atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon, erdiguneko taberna batean sartu eta hirurehun euro inguru lapurtu ondoren.
Lapurreta goizaldeko hiruak aldera gertatu da Bizkaiko hiriburuko erdialdeko taberna batean. Eraikineko segurtasun-jagole batek kameren bidez ikusi du burua estalita zuten bi pertsona tabernako atea behartu eta barrura sartu direla.
Handik pixka batera, bertaratu diren Ertzaintzako baliabideek sarrerako atean egindako kalteak egiaztatu dituzte, eta barruan gizon bat eta emakume bat aurkitu dituzte. Hirurehun euro zeramatzaten, gehienak txanponetan.
Ertzainek biak atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman dituzte. Bertan dagozkion eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.
Magrebtar jatorriko 29 urteko gizonak eta espainiar nazionalitateko 25 urteko emakumeak delitu-historia luzea dute.
• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…
Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…
26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…