Imanol Pradales lehendakariak Flandriako ministro-presidente Matthias Diependaele hartu du gaur arratsaldean Ajuria Enea Jauregian, ‘Leaders Meeting – Fit for the Future’ izeneko nazioarteko ekitaldiaren barruan. Ekitaldi horrek Europar Batasunaren etorkizuneko industria-erronka handiei buruzko gogoeta egiteko eta erronka horietan aurrera egiteko eztabaidaren erdigunean kokatuko du Euskadi.
Bileran, bi ordezkaritzek funtsezko hainbat gai aztertu dituzte, hala nola estaturik gabeko eskualde eta nazioen arteko diplomazia indartzea, lankidetza ekonomikoa, industriala eta teknologikoa, eta Euskadik eta Flandriak Europako gobernantzan betetzen duten zeregina. Testuinguru horretan, agerian jarri dira bi lurraldeek 2015. urteaz geroztik duten aldebiko harremana eta estrategikotzat hartzen den aliantzan sakontzen jarraitzeko borondate partekatua.
Bileraren ondoren, lehendakariak azpimarratu du ibilbide-orri komun bat zehaztu behar dela industria-ereduaren eraldaketa, deskarbonizazioa, digitalizazioa eta sektore emergenteen (hala nola bioteknologiaren) bultzada direla eta Europarentzat erabakigarria den une honetan. Ildo horretan, Europako eskualde eta nazio industrialek kontinentearen lehiakortasuna, berrikuntza eta subiranotasun teknologikoa indartzeko betetzen duten zeregin aktiboa defendatu du.
Lehendakariak, gainera, Euskadik Europa indartzeko egin nahi duen ekarpena nabarmendu du. Horretarako, Euskadiko industriarako estrategikoak diren hiru esparru nagusi izango dira egin beharreko ahaleginen ardatzak: teknologia garbiak, adimen artifiziala eta teknologia kuantikoak, eta osasuna eta bioteknologia. Arlo horietan, Europako proiektu autonomoago eta erresilienteago baten zerbitzura jarri nahi ditu Euskadik bere gaitasun industrialak, zientifikoak eta teknologikoak.
‘Leaders Meeting – Fit for the Future’
Ajuria Eneko harrera Bilbon gaur eta bihar egingo den eta Euskadi Europako industria-eztabaidaren erdigunean kokatuko duen ‘Leaders Meeting – Fit for the Future’ goi-bileraren esparruan egin da. Goi-bilera lehendakariak eta Flandriako ministro-presidenteak zuzenduko dute, eta erakundeetako, enpresetako eta teknologien arloko ordezkariak bilduko ditu, berrikuntzaren, zientziaren, industriaren eta teknologia estrategikoen arloko ikuspegi partekatu bat egituratzeko.
Topaketan, ekimenaren parte diren lurraldeetan eta teknologia garbien, adimen artifizial eta kuantikoaren, eta osasunaren eta bioteknologiaren esparruetan diharduten 40 kluster inguruk parte hartuko dute. Foro horren bidez, Euskadik harremanak estutu, aliantza berriak aztertu eta bere produkzio- eta teknologia-ehunean zuzeneko inpaktua izango duten aukerak sortu nahi ditu, eta, aldi berean, eskualdeek Europako politiken diseinuan eta hedapenean funtsezko eragile gisa betetzen duten zeregina aldarrikatuko du.
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…