Categorías: albisteak-berriak

Imanol Pradales: “Gureak bezalako eskualde, lurralde eta nazio industrialen gaitasunak funtsezkoak dira Europako proiektuaren biziraupena bermatzeko”

  • Lehendakariak ‘Leaders Meeting – Fit for the Future’ goi-bileraren bigarren edizioa inauguratu du Guggenheim Bilbao Museoan
  • Topaketak Europako industria-lurralde nagusietako ordezkari politiko eta ekonomikoak bilduko ditu, eskualdeen arteko lankidetza indartzeko eta Europaren autonomia estrategikoan aurrera egiteko

Imanol Pradales Lehendakariak, Flandriako ministro-presidente Matthias Diependaelerekin batera, Bilbon gaur eta bihar egingo den Europako industria-arloko ‘Leaders Meeting – Fit for the Future’ goi-bileraren bigarren edizioa inauguratu du gaur arratsaldean. “Une erabakigarri batean bizi gara. Europako etorkizuna dago jokoan. Gureak bezalako eskualde, lurralde eta nazio industrialen gaitasunak funtsezkoak dira mundu ezegonkor eta zalantzazko honetan Europako proiektuaren biziraupena bermatzeko”, nabarmendu du Lehendakariak Guggenheim Bilbao Museoan egin den hasiera-ekitaldian.

Inaugurazio-saioan, parte hartuko duten 14 lurralde industrialetako ehun ordezkari politiko eta ekonomiko baino gehiago bildu dira, eta bertan izan dira Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusi Ander Caballero eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesias.

Lehendakariaren hitzetan, “Europako berrindustrializazioaz hitz egitea gure eta gure seme-alaben ongizatearen etorkizunaz hitz egitea da. Gure enplegu-motorraz eta bizi-kalitateaz hitz egitea da”. Hori dela eta, Pradalesek defendatu du lankidetza indartu behar dela, “Europako lehiakortasuna, berrikuntza eta autonomia teknologikoa finkatzeko”, eta hori da, hain zuzen ere, ‘Leaders Meeting – Fit for the Future’ goi-bileraren helburu nagusia.

Bihar, asteartea, hilak 10, foro ekonomiko eta politiko nagusia eta sektore pribatuaren topaketa berezia egingo dira Euskalduna Jauregian. Bertan, 40 kluster inguru bilduko dira hiru esparru teknologiko estrategikoren inguruan: teknologia garbiak, teknologia digitalak (hala nola adimen artifiziala eta kuantikoa) eta biozientziak.

Jardunaldiari amaiera emateko, ‘2026ko Bilboko Adierazpena’ sinatuko da. Horren bidez, lurralde, eskualde eta nazio industrial sinatzaileek Europa lehiakorrago, berritzaileago, jasangarriago eta kohesionatuago baten alde hartu duten konpromisoa berretsiko da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

11 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

14 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

1 día hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

1 día hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

2 días hace