Agindu horrek autonomia handiagoa ematen die ikastetxeei jantoki zerbitzua antolatzeko, dauden egoeren aniztasuna kontuan hartuta, eta argitzen du begiraleek, bazkaltzeko denbora ez ezik, behatze, zaintza eta laguntza lanak ere bete beharko dituztela
Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak eman du Agindua, LAB eta ELA sindikatuek 2026ko martxoaren 10, 11 eta 12rako deitu duten grebaren aurrean, bermatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko kudeaketa zuzeneko eskola jantokietan kolektibitateen enpresek ematen duten funtsezko zerbitzuari eutsiko zaiola.
563 ikastetxetan jantoki zerbitzua ematen duten enpresetako sukaldeko eta officeko langileei eta begiraleei eragiten die deialdiak, egunero 83.133 ikasle artatzen baitituzte Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzaraino.
Aginduak gogorarazten du grebarako eskubidea Konstituzioaren 28.2 artikuluan aitortutako oinarrizko eskubidea dela, baina grebarako eskubidea baliatzeak ezin dituela babesik gabe utzi beste oinarrizko eskubide batzuk, hala nola hezkuntza, osotasun fisikoa edo adingabeen segurtasuna. Ildo horretan, eta Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia errepikatuari jarraituz, gatazkan dauden oinarrizko eskubideen arteko oreka bermatuko duten neurri proportzionatuak hartu behar dira.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak funtsezkotzat jotzen du eskolako jantoki zerbitzua, hezkuntza eta gizarte funtzioa betetzen duelako eta ikasleei laguntza integrala ematen dielako, batez ere adin txikikoen edo hezkuntza premia bereziak dituztenen kasuan. Gogoeta hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berretsi du, eta haren ebazpenak kontuan hartzen dira gutxieneko zerbitzuak ezartzerakoan.
Gaur argitaratutako Agindua aurreko greba deialdian onartutakoaren ia berdina da. Hala ere, azkenaldiko gertakariak ikusita, zenbait alderdi argitu dira, eta ikastetxeei jantoki zerbitzua antolatzeko autonomia handiagoa ematea erabaki da, dauden egoeren aniztasuna kontuan hartuta –ikasle kopurua, jantokiaren antolamendu-egitura, ikasleen adinak, besteak beste–.
Gutxieneko zerbitzuak
Informazio-ondorioetarako, Aginduak gutxieneko zerbitzu hauek ezartzen ditu eskola- antokien oinarrizko funtzionamendua eta funtzionamendu segurua bermatzeko:
Aginduak argitzen du begiraleek, bazkaltzeko denbora ez ezik, behatze, zaintza eta laguntza lanak ere bete beharko dituztela goizeko eskolak amaitzen direnetik arratsaldeko eskolak hasten diren arte, jolastokiko denbora barne.
Edozein greba deialditan bezala, enpresa bakoitzari dagokio gutxieneko zerbitzuak emango dituzten langileak eta horien antolamendua izendatzea, langileen ordezkariei entzun ondoren. Gutxieneko zerbitzuak aldatu ahal izango dira arrazoi higienikoek, biosanitarioek edo ezohiko zirkunstantziek hala justifikatzen badute. Eta gogorarazten da gutxieneko zerbitzuen nahasmendua legez kanpokotzat joko dela eta dagozkion erantzukizunak sortuko dituela.
Azkenik, garrantzitsua da argitzea gutxieneko zerbitzuen aginduak agindu horietan adierazitako zentzuan gauzatu behar direla, eta gutxieneko izaera dutela; beraz, a posteriori banatu daitezkeen jarraibideak edo interpretazioak haren kontrakotzat jo litezke, eta, beraz, grebarako edo lanerako eskubidea urratu dezakete, eta hori ere bermatu egin behar da grebak irauten duen bitartean. Egintza mota horrek, “esquirolaje” terminoaren barruan sartzen diren jarduketek bezala, grebarako eskubidea urratzen du, legediak babesten duen moduan, eta, hortaz, interpretazio hori soilik dagokie epaile eta auzitegiei.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak berretsi du neurri horren helburua dela adinez txikiko bakar bat ere arretarik gabe ez geratzea bermatzea, aldi berean langileen greba-eskubidea zainduz.
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…