Categorías: albisteak-berriak

Adingabeek guraso edo tutorerik gabe atzerrira bidaiatzeko baimenak Hondarribiko Udaltzaingoan tramitatu ahal izango dira aurrerantzean

Hondarribiko Udalak beste urrats bat eman du administrazioa herritarrengana hurbiltzeko eta familien eguneroko izapideak errazteko bidean. Aurrerantzean, adingabeek guraso edo tutorerik gabe Espainiako Estatutik kanpora bidaiatzeko behar duten baimena Hondarribiko Udaltzaingoan bertan tramitatu ahal izango da.

Orain arte, baimen hori eskuratzeko Irungo Ertzain-etxera jo behar izaten zuten, eta horrek joan-etorriak eta zailtasun logistikoak eragiten zizkien familia askori. Aurrerantzean, izapidea Hondarribian bertan egin ahal izango da, modu erosoago eta hurbilagoan.

Igor Enparan Araneta alkateak azaldu duenez, neurri honen helburua administrazio-prozedurak arintzea, gurasoei denbora aurreztea eta herritarren behar errealetara egokitutako zerbitzu hurbilagoa eskaintzea da. “Hondarribiko gurasook maiz izaten dugu baimen hau tramitatzeko beharra, batez ere Iparraldera egiten diren txangoak direla eta. Gure helburua familien egunerokoa erraztea da, tramiteak herrian bertan egin ahal izateko eta administrazioa benetan herritarren zerbitzura jartzeko”.

Iñaki Vielba Hondarribiko Udaltzain buruak ere positibotzat jo du eskumen berri hau. “Ohiko izapidea da, eta hemendik aurrera modu askoz hurbilago, arinago eta erosoagoan egin ahal izango da, itxaronaldiak edo beharrezkoak ez diren konplikazioak saihestuz”, adierazi du Vielbak.

Prozedura sinplea eta azkarra izango da: ez da aldez aurreko hitzordurik beharko, eta izapidea aurrez aurre egin ahal izango da Udaltzaingoaren bulegoetan (9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara), bai eta telematikoki  ere, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Izapidea osatzeko, guraso edo legezko ordezkari bakoitzak eskaera-orri bana sinatu eta honako dokumentazioa aurkeztu beharko du:

  • Eskaera-orria, behar bezala sinatuta. Udal webgunean dago eskuragarri: Tramiteak eta iragarki-taula / Inprimakiak eta eskaerak / Orokorrak / Adingabeei atzerrira irteteko baimena emateko inprimakia.
  • Familia-liburua edo Erregistro Zibileko jaiotza-ziurtagiria.
  • Adingabearen NANaren edo pasaportearen fotokopia.

Atzerriko adingabeen kasuan, baimena dagokion kontsulatuan tramitatu beharko da.

Alkateak erakundeen arteko lankidetza nabarmendu nahi izan du: “Horrelako adibideek erakusten dute administrazioek elkarrekin lan eginez gero herritarren benetako beharretara egokitutako zerbitzu eraginkorragoak, hurbilagoak eta erabilgarriagoak eskaini daitezkeela”. Ildo horretan, Udalak administrazio moderno, arin eta hurbilago baten alde lanean jarraituko duela adierazi du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

10 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

10 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

10 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

1 día hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

1 día hace